XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. 4 Satelite artifizial batek Lurraren inguruko orbita eliptiko bat deskribatzen du.

Une batetan, beraren higiduraren datu hauk ezagutzen ditugu (ikus irudia) Lurra: .

Lor bitez: a) Satelitearen abiadura handiena eta abiadura txikiena.

b) Orbitaren exzentrikotasuna.

Ebazpena: a) Lurrak sorturiko indar grabitatorioa zentral eta kontserbakorra denez, sateliteen higiduran nahiz momentu angeluarrak nahiz energia mekanikoak konstante diraute, hau da: non Lurraren zentruarekiko satelitearen posizio-bektorea eta v satelitearen abiadura diren edozein unetan.

Bestaldetik, satelitearen abiadura handiena eta txikiena, Lurraren zentruarekiko hurbilen eta urrunen dauden puntuei dagokie errespektiboki, orbita eliptikoaren erpinei halegia; eta erpinetan, hain zuzen ere, abiadura eta posizio-bektorea elkarren perpendikularrak direnez, beren arteko biderkadura bektorialaren balore edo modulua, beraien moduluen arteko biderkadura besterik ez da.

Hau guztiau kontutan harturik, (I) ekuazioa horrela geratzen zaigu: .

Ondoren, bai (I) ekuazioan eta bai (II)-ean ere sar ditzagun enuntziatuan emandako datuak: .